Gune hau miatuz, ezagutuko
duzue

ERROBI KANTA BAIONA
deitu abesbatza, kantu eta
idurietan zehar, ezagutuko dituzue ere
gure Euskal-Herriko kulturaren aberastasunak
Baionako S. Andres parropiako gizon eta emakume korutik etorriak André BEHOTEGUY-ren zuzendaritzapean zena kantari zenbaitek lau bozetako gizon koru baten sortzea erabaki zuten.1979 urtean, Errenteriako Euskal musikagile "Eresbil" artxiboa bisitatu ondoren, Michel IPHARRAGUERREk, eta André LALANNEk (taldearen sortzaileak) bildu zituzten argitaratugabe euskal obra zenbait, bere errepertorioa osatzeko. Kantariek, "les Croisés de St André" elkartearen egoitzan aterbetuak izanez, elkarte bat sortu nahi zuten, honezkero 1982 urtean jaio zen "ERROBI-KANTA" abesbatza.
1985 urtean, adiskide talde honek bere egoitza bilatzen hasi zuen Baionan. Baina ez zen gehiago "Casemate" deitzen den toki librorik (Baionako harresien azpiko sotoa), eta Cordeliers kaleko 30. zenbakiko jostagailu gordeleku bat alokatua izan zen. Kantariek egin zuten obra asko, egoitza hori praktikoa eta maitagarri bilaka dadin. 1992 urtean, Zahakin eta Errobi-Kanta bi elkarteak aterbetzen zituen etxe osoa salgai jarri zuten jabeek. Bi elkarteek bakoitzak bere egoitzaren erostea erabaki zuten.
Michel IPHARRAGUERRE izan zen Errobi-Kanta abesbatzaren lehen zuzendaria , zorigaitzez 1987 urtean zendu zen gaixotasun lazgarri batengatik. Thierry ELBERT kantaria zena, onetsi zuen taldearen zuzendaritza hartzea. 40 kide eta saio-kideko ERROBI-KANTA abesbatzak "a capella" euskal kantua nahi du landu. Zenbait urtez, Iñaki URTIZBEREA eta Jacky ANSOUD-en aholkuak probetxatu zituzten kantariek.Gaurregun, André LALANNE-k (taldearen sortzailea eta musikaria) abesbatzaren zuzendaritzaren paperra betetzen du , ensaioak eta agerraldiak sustatzen ditu, etengabeko kalitatearen bila.
Errobi-Kanta abesbatzak, berek kudeatzen duten elkarte eskasetarik bat da, alabaina ez du diru-laguntzik hunkitzen bere urteko aurrekontua orekatzeko. Adiskidetasun eta betiko jaia giro baten lortzeko, bere errepertorioan jarri ditu euskal eta espainol kantu herrikoiak, soinugailu zenbaiten laguntzarekin. Kongreso edo mintegiengatik gure eskualdera etortzen diren entzule guziei Euskal Herriko jai giroa eskaintzen diete kantariek. Bere errepertorio desberdinarengatik ere gonbidatuak dira Frantziako toki guzietan baina ere kanpoko herrietan.
Errobi-Kanta taldeak jatorrizko euskal koru tradizioa biziarazten du : "OTXOTEA" (lau bozetako 8 kantariko taldea, zuzendaritza eta partitura gabe kantatzen duena). Baionako "POTTOROAK" talde famatuaren ondoreak dira, talde honen elementu zenbait abesbatzaren kideak dira oraino, "ERROBI-KANTA" abesbatzak "Euskal Kulturaren mezularia" izatea aukeratu zuen. Opatzen dizuegu atsegina hartuko duzuela heien entzutean, heiek atsegina hartzen duten bezala kantatzen...